Inurritzako altxor naturalak ezagutzeko irteera egingo dute ostiralean

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 26a, 09:45
Argazkia: Wikipedia

18:00etan hasiko dute irteera malekoian, Borguetto parean, eta azalpenak elebitan emango dituzte. 

Inurritza biotopoko altxor naturalak ezagutzeko bisita egingo dute abuztuaren 28an, ostiralarekin. Irteera doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek Zarauzko Turismo bulegoan egin behar dute izen ematea. Inskripzioa modu presentzialean, telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943830990 / turismoa@zarautz.eus