Udazkenean egingo da aurtengo Euskaraldia. Aurreko edizioarekin konparatuz gero, norbanakoez gain taldeek ere parte hartu dezaketela da berritasun nabarmenetako bat, "arigune" delakoen bidez —ahobizi eta belarriprest izanez, baina modu kolektiboan—. Nobedade horren inguruko azalpenak emateko, antolakuntzak bideo hau eman du argitara, parte hartu nahi duten enpresa, ikastetxe, taberna, denda etab.-ei xehetasunak hobeto azaltzeko.
Izen ematea zabalik egongo da entitateentzat irailaren 27ra arte, eta inskripzioa horretarako prestatu duten webgunean egin behar da.
Euskaraldia, ariketa soziala
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta
denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Egitasmoaren bigarren edizioa da udazkenean egingo dena.