Katerin Artolak eta Iker Belintxonek irabazi dute Binakako Dantza Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2020ko ira. 1a, 21:14

Gaur arratsaldean eman diote hasiera Euskal Asteari, Helduen Binakako Dantza Txapelketarekin. Guztira, hamaika bikotek hartu dute parte –bakoitzak Arin-arin eta Fandango bana dantzatu dute–, eta Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak osatutako bikoa izan da garaile.

Leire Arana zinegotziaren eskutik garailearen zapia eta txapela, 200 euroko sari ekonomikoa eta oroigarriak jaso dituzte. Bigarren sailkatuak Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak izan dira, eta hauek 180 euro jaso dituzte. Hirugarren eta laugarren postuak Azpeitira joan dira: Maite Beobide-Mikel Subinasentzat eta Laura Bastida-Ekain Uzkudunentzat, hurrenez hurren, 160 eta 140 eurorekin.

Azkenik, jantzi onenaren sari berezia Maitane Irurzun adunarrari eta Gorka duran villabonarrak osatutako bikoteari egokitu diote. Hauek 60 euro jaso dute.