Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste nagusitu dira Gazteen Dantza Txapelketan

Mireia Galarza 2020ko ira. 4a, 09:00

Asteartean eman zioten hasiera aurtengo ezohiko Euskal Festei Helduen Dantza Txapelketarekin. Atzokoan gaztetxoen txanda izan zen, eta Lezo eta Oiartzunera joan zen lehen postua.

Helduen Binakako Dantza Txapelketarekin batera, asteartean eman zioten hasiera aurtengo Euskal Asteari. Atzo gaztetxoenen txanda izan zen, eta Olatz Azkue eta Mattin Etxebestek lortu zuten lehen postua. Bigarren sailkatuak, zehazki, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak izan ziren. Hirugarren postua, aldiz, Ane Jaunarena eta Endika Osa lezotarrek osatutako bikoteak lortu zuen.

Azken bikote honek, gainera, jantzi onenaren saria ere jaso zuen, eta bi sarirekin etxeratu ziren. Azkenik, 13 urte azpiko saria Alaitz eta Aner Elortza azpeitiarrentzat izan zen.