Lehiarako prest da Enbata

Juan Luis Romatet 2020ko ira. 6a, 10:12

Enbatako arraunlariak uretan dira dagoeneko, lehorreko berotze lanak bukatu ondoren. 

Argazkiak: Iban Egiguren

Egun handia da hau Zarauzko arraun elkartearentzako, Kontxako Banderarako lehian direlako. Kale zozketa egin dute goiz partean Donostiako udaletxean, eta Enbata lehen txandako hirugarren kalean arituko da arraunean. Lehen kaletik Santurtzi arituko da, Urdaibai bigarrenetik, eta Donostiarra laugarrenetik. 11:00etan hasiko da gizonezkoen estropada.