Zortzigarrena izan da Zarautz Babyauto Kontxako estropadako lehen jardunaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko ira. 6a, 13:04

Hondarribia nagusitu da gaurko jardunaldian eta bigarren sailkatu den Zierbenari ia zortzi segundoko aldea atera dio, gainera.

Lehen txandan, laugarren kaletik arraunean egin du Zarautz Babyautok, gaur, Donostian. Hasieratik atzean geratu da Enbata, eta pixkanaka aurkariak tartea handituz joan zaizkio. Dena dela, zarauztarrek argi zuten Kontxa jokatzeko txartela lortzea garaipena zela beraientzat, eta estropadaz gozatzera eta ahalik eta lan txukunena egitera atera dira uretara.

Hondarribia nagusitu da gaurko jardunaldian eta bigarren sailkatu den Zierbenari ia zortzi segundoko aldea atera dio, gainera. Dena dela, iragarpenek diote datorren igandean itsaso zakarra egongo dela, eta banderako lehia irekia dagoela uste dute askok. Dena dela, zalantzarik gabe Hondarribiaren eta Zierbenaren artean egongo da Kontxako bandera irabazteko norgehiagoka, Hondarribiak Santurtziri eta Oriori 19 eta 24 segundo atera baitizkie, hurrenez hurren.

KONTXAKO BANDERAKO 1. JARDUNALDIKO EMAITZAK

1.- Hondarribia 19:47,30
2.- Zierbena 19:55,22
3.- Santurtzi 20:06,66
4.- Orio 20:10,84
5.- Bermeo Urdaibai 20:17,00
6.- Donostiarra 20:18,30
7.- Cabo 20:38,30
8.- Zarautz 20:57,54