Aurrera doaz Gipuzkoa kaleko espaloia berritzeko lanak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 10a, 11:00

Gipuzkoa kaleko 1 eta 3 zenbakien arteko iparraldeko espaloia berritzen ari dira. Abuztuaren 31n ekin zieten obrei, eta aurreikuspenen arabera, aste honetan amaituko dituzte.

Abuztuaren 31n, astelehena, jarri zituzten martxan Gipuzkoa kaleko espaloia berritzeko lanak. Hain zuzen, 1 eta 3 zenbakien arteko iparraldeko oin-bidea berriztatzea zen asmoa, eremuaren irisgarritasuna hobetzeko. Hala, baldosa hidraulikoak ari dira ipintzen, baita maldaren eta espaloiaren lautasuna hobetzen ere.

Obrek bi asteko iraupena izatea aurreikusi zuen Zarauzko Udalak. Hortaz, printzipioz, aste honetan amaituko lirateke lanak.

Argazkiak: Xabier Txurruka