Ostiral honetan izango da Iñurritzako biotopoa ezagutzeko azken bisita gidatua

Zarauzko hitza 2020ko ira. 10a, 15:00

18:00etan hasiko da irteera, Borguetto paretik. Aldez aurretik eman behar da izena Turismo bulegoan.

Ostiral honetan, irailak 11, egingo dute udako azkeneko bisita gidatua Iñurritzako biotopora. Doakoa izango da irteera, eta 18:00etan hasiko da itsas pasealekutik. Hain zuzen, Borguetto parean elkartuko dira parte-hartzaile guztiak.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, Zarauzko Turismo bulegoan. Bulegora bertaratu daitezke horretarako, edo bestela, telefonoz (943 830 990) nahiz e-mailez (turismoa@zarautz.eus) egin dezakete izen-ematea.