Iganderako prestatzen ari dira Enbatako arraunlariak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 11a, 09:00

Zarautz Babyautok zortzigarren egin zuen aurreko larunbatean, eta asteburu honetan izango da Kontxako estropadako bigarren jardunaldia. Herenegun, Donostian egin zuten entrenamendua.

Igande honetan jokatuko dute Kontxako estropadako bigarren jardunaldia. Hamahiru urteren ostean, Kontxako bandera irabazteko norgehiagokan sartu da aurten Enbata, iraileko lehenengo bi igandeetan Donostiako uretan aritzeko txartela eskuratuta: zazpi onenen artean sailkatu zen hilabetearen hasieran.

Aurreko igandean izan zen, irailaren 6an, estropadako aurreneko jardunaldia. Laugarren kaletik aritu zen Zarautz Babyauto, eta zortzigarren egin zuen (20:57,54). Ikustear da zer gertatuko den datorren asteburuan, baina hitzordurako prestatzen ari dira jada Enbatako arraunlariak. Herenegun, esaterako, Kontxako badian egin zuten saio bat.

Hona hemen lehen jardunaldiko emaitzak:

  1.  Hondarribia 19:47,30
  2. Zierbena 19:55,22
  3. Santurtzi 20:06,66
  4. Orio 20:10,84
  5. Bermeo Urdaibai 20:17,00
  6. Donostiarra 20:18,30
  7. Cabo 20:38,30
  8. Zarautz 20:57,54