102 urte Zarautzek Kontxako lehen jardunaldia irabazi zuenetik

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 11a, 11:00

San Antonio ontzia lehiatu zen Donostiako uretan, eta jasota daude estropadan jardun zuten arraunlarien izen-abizenak. Kontxako bandera preziatua Donostiako traineruak eskuratu zuen urte hartan.

Asteburu honetan jokatuko dute Kontxako estropadaren bigarren jardunaldia. Bertan izango da Zarauzko Enbata, eta bitxikeria modura, duela 102 urteko estropada ekar daiteke gogora: orduko hartan, Zarauzko San Antonio ontzia nagusitu zen Kontxako lehen estropadan.

Orain dela mende bat baino gehiago garaipena lortu zuen eskifaiaren berri ere izan dugu. Hain zuzen, honako arraunlariak aritu ziren Donostian: Nicolas Alkorta, Santos Leunda, Julian Arruabarrena, Feliz Urbieta, Santiago Aizpurua, Mateo Lazkano, Eusebio Aizpurua, Francisco Atxukarro, Juan Diez, Juan Jose Zulaika, Donato Larrañaga, Francisco Zubiaurre eta Genaro Alkorta.

Ordezkoen artean zeuden: Jose Ostolaza patroia, Lino Urbieta, Vicente Buenetxea eta Guillermo Unzueta.