Rakel Intxauspek irabazi du Zarauzko Hitzaren aurtengo Arraun Porra

Zarauzko Hitza 2020ko ira. 12a, 10:00

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte Eusko Label eta KAE2 ligak Zarautz Arraun Elkarteko traineruek? Horixe galdetu dugu aurtengo Arraun Porran, eta 146 parte hartzaileetatik 21 lagunek asmatu dute bete-betean. Zozketa egin, eta Intxauspek jasoko du saria: bi lagunentzako otordua Gure Txokoa jatetxean + Enbataren elastikoa. Zorionak!

Amaitu dituzte aurtengo ligak Zarautz Arraun Elkarteko bi taldeek: Eusko Label ligan 11.postuan sailkatu da talde nagusia –liga horretan jarraitzeko play-offa jokatuko du laster–, eta 10.postuan, berriz, KAE2 ligako taldea.

Kontxako Banderaren bezperara arte itxaron dugu aurtengo Arraun Porraren irabazlea zein den jakinarazteko: Rakel Intxauspe. 146 parte hartzaile saiatu dira asmatzen zenbatgarren geldituko ziren herriko taldeak Eusko Label eta KAE2 ligetan, eta 21 lagunek asmatu dituzte emaitzak. Zozketa egin, eta Intxauspek lortu ditu bi lagunentzat otordua Gure Txokoa jatetxean eta Enbataren elastikoa. Zorionak, eta eskerrik asko parte hartu duzuen arraunzale guztiei!

Hemen ikus ditzakezue aurtengo porrako emaitza guztiak.