Lau kasu positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak Zarautzen azken PCR probetan

Herenegun ere lau kasu berri zenbatu zituen Osakidetzak Zarautzen. Osasun Sailak guztira 8.917 proba egin zituen atzo, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 574 kasu zenbatu zituen.

Azken astean hemeretzi kasu positibo berri zenbatu ditu Osakidetzak Zarautzen. Atzoko datuen eguneraketan lau izan dira topatutako kasuak. Eskualdean ere kasuek gora egin dute, Zarauzko lau kasuez gain beste hogei kasu atzeman baititu Osasun Sailak: bederatzi Azpeitian, zazpi Azkoitian, bi Orion eta bana Aian eta Getarian. Beste herrietan ez dute kasu berririk atzeman.

Osakidetzak atzoko egunean 8.917 PCR proba egin zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herenegun baino 528 proba gehiago. Horietatik 574 lagunek (%6,4) eman zuten positibo, herenegun baino 61 lagun gutxiagok. Bizkaia da beste behin Osasun Sailak kasu positibo berri gehien detektatu dituen lurraldea: 308. Gipuzkoan, 185 pertsonak eman dute positibo, eta 70ek Araban. Horrez gain hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren 11 lagunek ere eman dute positibo Osakidetzak egindako PCR probetan.

COVID-19 gaitzak jota 247 lagun daude ospitaleratuta egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan; atzo 42 lagun ospitaleratu zituzten. Gaixorik dauden 247 lagunetatik, ordea, 58 daude Zainketa Intentsioben Unitatean (ZIU) ospitaleratuta. Osasun Sailak emandako datuen arabera, RO indizea puntu batekoa –1,00– da. 

Nafarroan, berriz, 302 kasu positibo gehiago zenbatu dituzte. 2.559 PCR proba egin zituzten atzo; %11,7ak eman du, beraz, positibo proban. Hamalau lagun ospitaleratu zituzten gaixotasunarekin lotuta, bakarra ZIUn. Horrela, 123 lagun daude guztira ospitaleratuta Nafarroan eta horietatik zazpi ZIUn; etxean, berriz, hamazazpi pertsona daude gaixorekin ospitaleekin harremanetan.