Neguko ordutegia izango du berriz Hiribusak, eta aldaketak izango dira hirugarren linean

Zerbitzua indartuko dute ikastetxeetan eta Abendañoko industriagunean, astelehenetik aurrera.

Datorren astelehenetik aurrera, irailak 14, neguko ordutegia izango du berriz Zarauzko Hiribusak. Aurreko neguko ordutegi berdina ezarriko dute oraingoan, baina izango da aldaketarik Hiribusaren ibilbideetan. Izan ere, hirugarren lineak, aurrerantzean, ez du Talaimendi soilik barne hartuko: zerbitzua indartuko du Abendañoko industriagunean eta ikastetxeetan.

Ikastetxeek ordutegiak berregokitu behar izan dituzte ikasturte honetan, eta horregatik egin dituzte aldaketa horiek zerbitzuan. Bestalde, datorren urteari begira, "ibilbideak eta maiztasunak egokitzea lantzen ari da" Mugikortasun Saila.

www.zarauzkohiribusa.org web-orrialdean aterako dute argitara Hiribusaren ordutegi berria.