Jarraipen apala ari da izaten hezkuntza greba Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 15a, 09:47
Bizikleta mordoa Lizardi Institutuaren kanpoaldean. Atzean, ikasleak grebara deitzen dituen IA-ren pankarta. (Amaia Urbieta Arruti)

Orokieta Herri Eskolako, Lizardi Institutuko eta Salbatore Mitxelena Ikastolako hainbat irakaslek egin dute bat greba deialdiarekin. Laster informazio eguneratua. 

Gaur greba egitera deituak daude hezkuntzako langileak zein ikasleak. Ikasgeletara aurrez aurreko itzulera "seguru eta adostua" eskatzeko deitu dute grebara LAB, ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek. Ikasleei, berriz, Ikasle Abertzaleak antolakundeak egin die mobilizatzeko deia.

Zarauzkohitza.eus-ek biltzerik izan dituen datuen arabera, Salbatore Mitxelena Ikastola, Lizardi Institutua eta Orokieta Herri Eskola dira grebarekin bat egin duten ikastetxeak.  Ikastolan irakasle eta langileen %77k egin du greba, eta ez dute zerbitzu minimorik eskaini. Lizardi Institutuan irakaslegoaren %28k egin du bat grebarekin eta Herri Eskolan, berriz, Lehen Hezkuntzako langileen %50ek eta Haur Hezkuntzakoen %20k egin dute greba. Beraz, bertako zuzendaritzaren arabera, Orokietan gutxieneko zerbitzu minimoa ari dira eskaintzen Lehen Hezkuntzan eta, Haur Hezkuntzan, "ia normaltasunez" dihardute. 

La Salle eta Antoniano ikastetxeetan ez du jarraipenik izan grebak, eta Oteitza Lizeo Politeknikoak daturik ez duela emango azaldu dio hedabide honi.

Erlazionatuak