Bi kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak Zarautzen egindako PCR probetan

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.721 PCR proba egin zituzten atzo, eta guztira 287 kasu positibo atzeman zituzten.

Eskualdean sei kasu atzeman zituen atzo, astelehena, Osasun Sailak. Zarautzen eta Zumaian bina kasu zenbatu ditu Osakidetzak eta bana Azkoitian eta Orion. Gainerako herrietan ez dute positibo berrik hauteman PCR probetan. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egindako PCR probetan jasotako antzerako emaitzak bildu ditu Osasun Sailak atzo, astelehena. 6.721 proba egin zituzten hiru lurralde horietan, eta 287 kasu positibo atzeman zituzten. Lurraldeka, Bizkaian zenbatu zituzten kasu gehien: 169 guztira. Gipuzkoan, ostera, 88 kasu hauteman zituzten Osakidetzak eta 26 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste sei pertsonari ere positiboa detekatu zioten.

Ospitaleratzeei dagokionez, atzo 39 lagun ospitaleratu zituzten Arabai, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan. Egun 319 pertsona daude hiru lurraldeetako ospitaleetan; ospitaleratzeek gora egin dute, 269 pertsona baitzeuden igandean ospitalean. Zainketa Intentsioben Unitatean (ZIU), berriz, 60 pertsona daude gaur gaurkoz gaixorik. R0 indizea, bestalde, 0,89ra jaitsi da azken egunetako joera berretsiz.