Gaur amaituko dira sorospen zerbitzua eta hondartzako edukiera kontrola

Bihartik aurrera ez da soroslerik eta edukiera kontrolatzeko langilerik izango hondartzan.

Aurten guztia ari da izaten ezohiko, eta laster amaituko da ezohiko hondartza denboraldia ere. Uztailaren 1ean jarri ziren martxan sorosleak eta edukiera kontrolatzeko langileak, eta gaur izango dute azken laneguna.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zein Zarauzko Udalak jakitera eman dute laster egingo dutela amaitzen ari den udaren balorazioa.