Kultura eta Gizarte elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du udalak

Zarauzko Udalak plazaratu du herriko irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-elkarteei 2020rako dirulaguntzak norgehiagoka araubidez emateko deialdia. Eskaerak udaletxeko HAZ zerbitzuan aurkeztu beharko dira urriaren 16a bitartean (egun hori barne).

HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua) zabalik egoten da astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara, eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.