Irailaren 26ra luzatu dute Emakumeentzako Jabetze Eskolako izen emate epea

Emakumeen* Etxea urrian zabaltzea aurreikusten dute. (Dorleta Agiriano Lai)

Besteak beste, 'Ahalduntze digitala', 'Ama izaera gugan' eta 'Autozainketan barneratzen' ikastaroak prestatu dituzte. Ikastaro gehienak urrian zabaltzekoak diren Emakumeen* Etxean izango dira.

Ikasturte honetarako ere hainbat ikastaro prestatu dituzte Emakumeen Jabetze Eskolan. Izatez izena emateko epea irailaren 20an amaitzen bazen ere, luzatu egin dute hilaren 26ra; interesdunek telefonoz (943-00 51 17) edo posta elektronikoz (emakumeen-etxea@zarautz.eus) egin dezakete inskripzioa. Besteak beste, Ahalduntze digitala, Ama izaera gugan eta Autozainketan barneratzen ikastaroak prestatu dituzte.

Eskaintza osorik ikus daiteke hemen klikatuta.