Bost metroko marea biziak iragarri dituzte biharko eta larunbaterako

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 17a, 18:15
(Lorentxo Portularrume)

Aurreikuspenen arabera, bihar arratsaldean eta larunbatean izango dira marea bizienak. Bihar 18:08etan izango da itsasgora, eta hurrengo egunean, 06:31n eta 18:49an.

Abisu horia ezarri dute biharko eta larunbaterako, marea biziengatik. Bihar 18:08etan izango da itsasgora, eta beraz, 17:00etan aktibatuko dute abisu horia, 19:00ak arte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 5,05 metroko koefizientea izatera iritsiko dira mareak..

Larunbatean, aldiz, 06:31n izango da itsasgora. Ohartarazi dutenez, ordu horretan 4,87 metro ingurukoa izango da koefizientea. 05:00etatik 08:00etara egongo da indarrean abisu horia. Arratsaldean berriz aktibatuko dute, 18:00etatik 20:00etara. Hain zuzen, 18:49an izango da eguneko bigarren itsasgora, 5,02 metro inguruko koefizientearekin.

Moila konpontzeko lanak

Oraindik ez dituzte bukatu Zarauzko portua konpontzeko obrak. Dena den, abuztuan jakinarazi zutenez, iraileko marea bizietako itsasbeherak aprobetxatuko dituzte lanak bukatzeko.