Izurdeak agertu dira hondartzan

Iñigo Gaiton 2020ko ira. 18a, 09:01

Bideoan ikus daitekeen modura, izurde taldetxo batek hondartza bisitatu zuen atzo, osteguna, arratsaldeko azken orduan. Ur izkinara dezente hurreratu ziren, han zeuden lagunen gozamenerako. Han ibili eta gero, itsaso zabalera alde egin zuten.