Bideoa: Salbideko abestiaren bideoklipa ikusi nahi?

Zarauzko Hitza 2020ko ira. 18a, 17:30

Asteburu honetan ospatuko dituzte Salbideko jaiak lehenengo aldiz. Modu batera edo bestera prestaketan parte hartu duten hainbat lagunekin izan gara hizketan; elkartearen sorreraz, festez, konfinamenduaz edota auzoko giroaz. Abesti bat ere sortu dute taldean, bideoklip eta guzti.

Bideo honetan jaso ditugu auzokideek esanak eta auzoko kantaren bideoklipa, estreinakoz.

Egitaraua

Irailak 18, ostirala

  • 17:00. Itxaferoak
  • 17:30. Itturriren eta abestiaren aurkezpena Erlo Telebistan eta ZARAUZKO HITZAn
  • 18:00. Irratsaioa edo musika gramolatik
  • 20:00. Topa! (Unblenble) eta DJ Davila

Irailak 19, larunbata

  • 09:00. Diana Goizeko Ihintza txistulariekin
  • 10:00. Mura margoketa II3ren eskutik
  • 11:00. Irratsaioa Arraio Irratiarekin: elkarrizketak, goizean gertatzen denaren kontaketa...
  • 13:00. Haurren marrazki erakusketa. 11:00etatik aurrera jasoko dira marrazkiak
  • 17:00. Irratsaioa Salbideko batzordearekin
  • 18:30. Salbideko bingoa
  • 20:00. Topa! (Unblenble) eta DJ Davila