Jubenil mutilentzat brontzea Gipuzkoako Batel Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 19a, 16:45
Batelak, Pasai Donibanen jokatutako estropada batean

Legution jokatu dira finalak gaur eguerdian, eta zarauztarrek domina etxeratu dute kategoria horretan. ZAEko kadete neskak ere lehian ibili dira.

Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da gaur 11:00etan Legution (Araba), eta ZAEko jubenil mutilak dominarekin etxeratu dira. Izan ere, brontzea eskuratu dute. San Juanek irabazi du lehia nagusitasun handiarekin, eta Yola izan da bigarren. Zarautzek lan ona egin du, eta atzean utzi ditu Tolosaldea, Hibaika eta Illunbe.

Zarauzko kadete neskak ere lehiatu dira gaurko finalean, eta bosgarren helmugaratu dira, Tolosaldeari segundo bakarragatik aurrea hartuta.

EMAITZAK. Ikusi hemen emaitza guztiak.