Zarautzek irabazi du estropada eta Eusko Label ligan jarraituko du

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 20a, 12:33
ZAEko arraunlariak, pozarren, gaur Portugaleten estropada irabazi ondoren (Argazkia: ZAE)

Bikain ibili dira zarauztarrak erlojuaren aurka Portugaleten, bai ziabogetan, bai orokorrean. Tiranek lortu du bigarren txartela, gaur fin ibili ez bada ere. 

Atzoko sailkapenaren arabera atera dira gaur traineruak Portugaleteko itsasadarrera: San Pedroko trainerua izan da aurrena erlojuaren kontrakoan, Pedreña bigarren, hirugarren Samertolameu, laugarren atera da Zarautz, eta azken postuan, berriz, Tiran.

Aurreneko ziaboga zoragarri hartu dute zarauztarrek, baina aurreneko minutuetan San Pedro izan da azkarrena, eta galiziarrak hasi dira kaskarren. Lan erdietan, berriz, Enbata jarri da aurretik bi segundoko tartearekin, 09:49 eginda. Hirugarrena ere ondo hartu dute. Aitzol Garro patroi gaztea bikain ibili da ziabogetan. Galiziarrak ez dira fin ibili, berriz, ziabogetan.

Azkenean, Zarautzek lortu du garaipena gaurko estropadan erlojuaren aurka, bigarren egin duen San Pedrori hiru segundo aterata. Tiranek laugarren egin du, baina atzoko garaipenari esker, beraiek izango dira bigarren txartelaren jabe Eusko Label ligan aritzeko.

SAILKAPENA PORTUGALETE

1. Zarautz 19:52

2. San Pedro 19:55

3. Pedreña 19:56

4. Tiran 19:

5. Samertolameu 20:02

SAILKAPEN OROKORRA

  1. Zarautz 9
  2. Tiran 7
  3. Samertolameu 6
  4. Pedreña 5
  5. San Pedro 5