ZAEk arraunean hasteko gonbita egin die 12 urtetik gorako gazteei

Arraunean egin nahi duten gazteak kiroldegiko zulora bertaratu daitezke astearte, asteazken, ostegun edo ostiral arratsaldeetan.

Goizean nerbioak dantzan izan ostean, ospakizunez betetako arratsaldea izan zen atzokoa Zarautz Arraun Elkartearentzat. Dena den, gazteenei dagokienez, denboraldi berriari begira jarri da jada. "Gazte mailatan arraunean hasteko garaia iritsi" dela dio, eta parte hartzeko gonbita egin die arraunean aritu nahi duten 12 urtetik gorako gazteei.

Interesdunak kiroldegiko zulora ("fosoa") joan daitezke astearte, asteazken, ostegun edo ostiral arratsaldeetan, han jardungo baitute aurrerantzean. 18:00etatik aurrera izaten dituzte entrenamendu saioak. Informazio gehiago nahi dutenek, 688 649 307 telefono zenbakira jo dezakete.