Idatzi labur hau idaztera bultzatu nauk, Kepa, gure artetik isil-isilik joan haizelako 92 urte kunplitzeko bezperan. Zarauzko URI BURU BATZARREKO presidente naizenez ezin dit ixilik egon hire bizitzako ibilbidea eta hire etengabeko lana Eusko Alderdi Jeltzalearen alde, adierazi eta goraipatu gabe.
Lehenengo Iñurritzatarra izanik, neu bezela, (Agerretxo-neko etxekoak), zure guraso Hilario eta Josepa, familia Abertzaletasun haundikoak, erbesteratu beharra izan zenuten gerra garaian asko sufrituaz.
Zenbat kontu, zenbat idatzi dauzkagu jasota Batzokian, hik sinatuta, zenbat kargu EAJ-PNV alderdi barruan, Presidente, idazkari, diruzain… BETI PREST GBB, UBB, UDALETXEko zerrenda guztietarako ta dena muxu-truk, Alderdiaren alde.
Gauza hauek idatziz errez kontatzen ditugu gaur egun, baina hik eta hire inguruak nola pasa zenuten eta nola pasatzen degun gaur egun ere oraindik geuregan degu.
EAJ-ren zatiketa ondoren zeu izan zinen Zarautzen EAJ-ren liderretako bat eta neretzat 1990. urtetik aurrera maisu haundi bat. Beti ixilik, umiltasunez, alai eta ejenplu ona emanaz.
Gaur ZUBB-an, UDALETXE-an, HERRI-an EAJ-PNV sendo badago, hi eta hi bezelako Alderdikideak egindako lana eta ejenpluagatik da. Auzo-lanean, katea ez da puskatu, jarraituko diagu KEPA hire bidean, hire hiletan esandakoa gogoratuz.
ESKERRIK ASKO BIHOTZ BIHOTZEZ KEPA!
Dena eman bihar diogu zor diogun EUSKAL HERRIARI
GORA ZARAUTZ,
GORA EUSKO ALDERDI JELTZALEA,
GORA EUSKADI ASKATUTA!
Zarautzen 2020ko irailaren 21ean, hik 92 urte beteko hituen egunean
ZUBBko presidentea
Joakin Landa