Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia zuzenean emango du ZARAUZKO HITZAk gaur arratsaldean

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 24a, 10:16

Bergaran egingo dute "ekitaldi xumea" egitasmoa aurkezteko 19:00etan, eta besteak beste, abestia eta bideoklipa aurkeztuko ditu Euskaltzaleen Topaguneak. Atari honetatik jarraituko ahalko da ekitaldia, streaming bidez.

Bigarren Euskaraldia gaur arratsaldean aurkeztuko du Euskaltzaleen Topaguneak Bergaran, "ekitaldi xume" batekin. Aurtengo abestia eta bideoklipa aurkeztuko dituzte besteak beste, eta saioa streaming bidez emango du ZARAUZKO HITZAk. 19:00etan hasiko da aurkezpena.

Aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da, eta norbanakoek gaurtik aurrera eman ahalko dute izena ahobizi edo belarriprest gisara parte hartzeko. Iazkoarekin alderatuta, aurtengoak badu berrikuntza bat. Izan ere, aurten enpresek eta erakundeek ere hartuko dute parte, eta horretarako barne mailako ariguneak identifikatu eta saretu beharko dituzte. Asko dira jada izena eman dutenak, baina  epea zabalik dago oraindik animatu ez direnentzat. Igande honetan, irailak 27, amaituko da izena emateko aukera horientzat.

Informazio gehiago Euskaraldiaren webgunean aurki daiteke, eta bertan dago izena emateko txokoa ere.

Berrikuntzak

Alazne Aizpurua Zarauzko Euskaraldiko koordinatzaileak eta Eider Gurrutxaga eta Beñaut Intxauspe Euskaraldiko batzordekideek bigarren edizioa izan dute hizpide ZARAUZKO HITZAn. Aurtengo berrikuntzak xehatzeaz gain, Zarauzko izen ematean 100eko langa gainditu dutela azaldu zuten.

Erlazionatuak

Edizio berezia, berrikuntzekin

Mireia Galarza 2020 ira 23 Zarautz