Bozkatu urriaren 1era bitartean Udako I. Argazki Lehiaketako argazki onena

Zarauzko Hitza 2020ko ira. 29a, 11:35

Ikusleen Saria norentzat izango den atari honetako erabiltzaileek erabakiko dute. Botoa ematen dutenen artean sari bat zozkatuko du Zarauzko Hitzak: Delicatessen Juantxo Gaztaken produktu saski bat.

Sartu gara udazkenean, eta iritsi da Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den argazki onena. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Ikusleen Saria banatzeko. Hiru boto eman ahalko dira, urriaren 1a baino lehen, esteka honetan.

Gainera, botoa ematen duten guztien artean sari bat zozkatuko da: Delicatessen Juantxo Gaztaken produktu saski bat.

Ikusleen Saria jasotzen duen argazkilariak, berriz, Gabirondo argazkiaken eskutik 50x70ko argazki anpliazio bat irabaziko du.