Rakel Intxauspek jaso ditu Arraun Porrako sariak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 25a, 12:22
Intxauspe Gure Txokoa jatetxean bertako arduradunarekin, Enbataren elastikoa esku artean duela.

Gure Txokoa jatetxean bi lagunentzako otordua eta Enbatako arraunlariek sinatutako elastikoa irabazi ditu Rakel Intxauspek, Arrauneko Porra bete-betean asmatzeagaitk. Beste 20 herritarrek ere asmatu zuten Zarautz-Babyautoko mutilek zenbatgarren amaituko zuten ligan, baina zozketa egin eta Intxausperen alde jokatu zuen zorteak. Zorionak!