EIZIEri aitortza eginda inauguratu dute Literaturiako azoka

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 26a, 13:24
Mila Garmendia eta Bego Montoro oroigarria jasotzen. (Amaia Urbieta Arruti)

Elkarteko Mila Garmendia eta Bego Montoriok jaso dute oroigarria Literaturiako antolatzaileen eskutik. 

Atea aurtengo jaialdiaren ikur izanik, euskal literaturari hainbeste ate zabaldu dizkion itzulpengintzari egin nahi izan diote aitortza aurtengoan antolatzaileek. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteari eman diote oroigarria Lege Zaharren Enparantzan, azoka inauguratu den une berean. Mila Garmendia eta Bego Montoriok esker hitzak izan dituzte ahotan, "normalean itzalean egoten" diren horien guztien izenean. Literaturiaren egurrezko atea eskuetan zutela, literatura idazten, gozatzen, entzuten zein ikusten jarraitzeko gonbidapena luzatu dute.

 

Arratsaldean berriro izango da azoka bisitatzeko aukera, 16:30etik 19:30era. Bihar, berriz, 11:00etatik 14:00etara joan ahal izango da Lege Zaharren Enparantzako karpara.