Aspanogiren ekimenarekin bat egin du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2020ko ira. 27a, 09:33

Iraila haur minbiziaren kontzientziaziorako hilabetea da, eta ostiralean izan zen gaitza gogorarazteko egun seinalatua. Zarauzko Udalak bat egin du Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak egindako deialdiarekin, eta udaletxearen fatxadan xingola hori handi bat jarri du.