Bihar kendu egingo dituzte Manzisidor kaleko edukiontziak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 27a, 09:42

Edukiontziek Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleen sarrera oztopatzen dutelako hartu dute erabakia, besteak beste.

Gaur egongo dira erabilgarri azken egunez Zarauzko Manzisidor kaleko edukiontziak. Bihar goizetik aurrera edukiontzi horiek erabiltzen zituzten bizilagunek Nafarroa kaleko gunea erabili beharko dute. Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez, "egokitu" egingo dute kale horretako gunea. 

Manzisidor kalean dauden edukiontziak Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasleen sarrera lekuan daudela-eta hartu dute neurria. "Kale horretako irisgarritasuna hobetzea eta jende pilaketak ekiditea" dute xede, udal elkarteak azaldu duenez.