Egunean Behin jokoaren bosgarren denboraldia gaur hasi da, eta martxan da Zarauzko Hitzaren taldea

Zarauzko Hitza 2020ko ira. 28a, 11:39

Zarauzko Hitzak hirugarrenez jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Abenduaren 20an amaituko da Codesyntax enpresak osatu duen hamabi asteko denboraldia.

Gaur, astelehenarekin, hasi da Egunean Behin sakelako telefono jokoaren bosgarren denboraldia, eta Zarauzko Hitzaren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Hamabi asteko denboraldia prestatu du jokoa garatu duen Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute. Aurreko denboraldiaren logika bera erabiliko dute oraingoan ere: hamabi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Zarauzko Hitzak hirugarrenez jarri du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Zarauzko Hitzaren taldean parte hartzeko Esteka honetan klikatuta lortzen da ZARAUZKO HITZA izeneko taldera batzea.

547 partaide aritu dira laugarren denboraldian talde honetan jokoan, eta Loge izeneko erabiltzailea izan zen irabazlea. Lakari dendako otarra ederra irabazi zuen hark.