'Nola izapidetu dezaket nazionalizazioa online?' hitzaldia prestatu dute asteazkenerako

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 28a, 17:30

Etxezabalan izango da saioa, eta "urratsez urrats" azalduko dute nola egiten diren nazionalizazioari lotutako izapideak.

Asteazken honetan, hilak 30, Nola izapidetu dezaket nazionalizazioa online? hitzaldia izango da Zarauzko Etxezabalan (Kale Nagusia, 29). 18:00etan hasiko da saioa, eta gazteleraz egingo dute. Doakoa izango da sarrera, Zarauzko Udalak azaldu duenez.

Nazionalizazioa online egiteko izapideak azalduko dituzte, "urratsez urrats". Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute hitzaldia.

Saioan parte hartzeko asmoa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena Zarauzko Gizarte Zerbitzuetan, 943 005 127 telefono zenbakiaren bidez.