Bideoa: Ander Gonzalez de Etxabarri, argiari buruz

Zarauzko hitza 2020ko ira. 30a, 16:00

Arkamurkak atzo eman zien hasiera 22. Astronomia Jardunaldiei. Aurreneko saioan, argiari buruzko hitzaldia eskaini zuen Ander Gonzalez de Etxabarrik, 'Argia argituz' izenpean.

Argia "zer den, zer informazio dakarren eta nola baliatu dezakegun" azaldu zuen hizlariak, antolatzaileen esanetan. Atari honetan ikus dezakezue saio osoa, Erlo Telebistaren eskutik.

Astronomia Jardunaldien barruan, bigarren hitzaldi bat ere prestatu du Arkamurka taldeak: urriaren 6an, asteartea, unibertsoaren inguruan arituko da Itziar Garate. Streaming bidez emango dute saioa, ondorengo estekan: https://jitsi.eus/ArkamurkaAstronomiaJardunaldiak