Emmanuel Mouret zinemagileaz arituko dira ostiralean Photomuseumen

Aula-Gela programako saioa 18:00etan hasiko da, eta doakoa izango da.

Kultur hedapenerako Aula-Gela programaren barruan, saioa antolatu dute ostiralerako Photomuseumen, eta Enmanuel Mouret aktore, zuzendari eta zinema gidoilaria izango dute aztergai.

Mouret 1970ean jaio zen Marseillan, eta nerabea zenetik zinemazalea izan zen. La Femis zinema eskola ospetsuan ikasi zuen. Zinemagileak, askotan, bere filmetako paper nagusia interpretatu izan du gazte zintzo eta baldarrarena eginez. 2011n ordea, erronka berri bati ekin zion; lehen lerroko hamabost aktoreez inguratu eta 'L'art d'aimer' filma sortu zuen. Horrez gain, azken hamarkadan, hamar bat filmetako gidoilaria eta zuzendaria ere izan da.