Nadia Erostarbek bigarren egin du MEO Portugal Cup of Surfing txapelketan

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 1a, 19:38
(Bat Basque Team)

Johanne Defayek irabazi du MEO Portugal Cup of Surfing txapelketa emakumezkoen kategorian. Gizonezkoen kategorian, final-laurdenetara iritsi da Aritz Aranburu zarauztarra.

Gaur arratsaldean jokatu dituzte MEO Portugal Cup of Surfing txapelketako finalak, eta emakumezkoen kategorian, garaipena eskuratzeko azkeneko lehian izan da Nadia Erostarbe ere. Johanne Defay frantsesarekin neurtu ditu indarrak, baina ez du gailentzerik izan zarauztarrak: 13,34 puntu lortu ditu zazpi olatu hartuta, eta Defayk, sei olaturekin, 14,27 puntu eskuratu ditu. Hortaz, bigarren egin du Erostarbek emakumezkoen kategorian.

Aritz Aranburuk ere hartu du parte Portugalgo surf txapelketan. Final-laurdenetarako sailkatu da, baina haren aurkari Frederic Moraisek lortu du finalerdietarako txartela.