Ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean

Maria Maya Manterola 2020ko urr. 5a, 17:12

Erabakiak hartzeko epeak betetzeko deitu dute ezohiko plenoa. Urriaren 8an izango da, osteguna, 19:00etan hasita.

Ostegunean, urriak 8, osoko bilkura izango da, 19:00etan hasita. Erabakiak hartzeko ezarrita dauden epeak betetzeko deitu dute ezohiko plenoa, eta 2021 urterako ordenantza fiskalei hasierako onarpena emango diete bertan.