ZARAUZKO HITZAk egindako Udako I. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Elisa Iztueta Eizmendik irabazi du sari nagusia, Udara COVID-aren garaietan argazkiagatik. Ume bat ageri da bizkarrez irudian, hesiaren beste aldetik hondartzari begira. Beraz, Iztueta Eizmendik Telesforo jatetxean bi lagunentzako afari goxoa irabazi du.
Ikuslearen saria Iholdi Aizpuruak irabazi du, beraz, beretzat izango da Gabirondo argazkiaken eskutik 50x70ko argazki anpliazio bat. Ilunabar eder bati ateratako argazki hau izan da Zarauzkohitza.eus atariko irakurleen gustukoena:
Era berean, Udako Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkiei botoa eman dioten Zarauzkohitza.euseko erabiltzaileen artean zozketa egin, eta Juan Unzueta Mitxelenak irabazi du Delicatessen Juantxo Gaztaken produktu saskia.
ZARAUZKO HITZA laster jarriko da kontaktuan irabazleekin sariak banatzeko.