Koronabirusaren gakoak, asteroko ikergai

Mireia Galarza 2020ko urr. 6a, 18:00

COVID-19aren inguruan sortu diren hainbat gairi buruzko informazio argigarria emango du Ana Galarraga adituak astero.

Gaurtik hasita, Ana Galarraga aditu zarauztarrak asteartero emango du bideo bidez COVID-19aren inguruan sortu diren hainbat gairi buruzko informazio argigarria. Bideo pilula horiek Elhuyarrek Euskal Telebistako Teknopolis saioan egindako ikus-entzunezkoak dira, eta Koronabirusaren gakoak izena hartu du atalak. 

Oraingoa ez da, ordea, Galarragak koronabirusari buruz egindako lehen bideoa. Apirilean ere Elhuyarrek bederatzi bideo argitaratu zituen koronabirusari buruzko informazioa emateko, eta orduan ere Galarraga izan zen aurkezle.