Berreskuratutako Liburu eta Disko Azoka antolatu dute urriaren 11n eta 12an

Zigordia kalean izango da azoka, eta liburuak, biniloak nahiz CDak erosteko aukera egongo da bertan. 

Objetu materialen berrerabilpena sustatzeko asmoz, datorren urriaren 11n eta 12an Berreskuratutako Liburu eta Disko Azoka antolatu dute Zigordia kalean. Bertan liburuak, biniloak nahiz CDak erosteko aukera egongo da, baita herritarrek erabiltzen ez dituzten gisa horretako materialak jasotzeko ere. 

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatu du azoka, bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzeko. Azoka 10:30etik 14:30etara eta 16:00etatik 19:30etara izango da, eta arduradunek azaldu dutenez, eguraldiak laguntzen ez badu, Udal Merkatuko beheko solairura lekualdatuko dute.