Juan Luis Ibarrari emango diote Mario Onaindia saria

Hainbat gonbidatuk hartuko dute parte larunbateko ekitaldian. Osasun krisia dela eta, ez du beste ekitaldirik antolatu Mario Onaindia fundazioak.

Hamazazpigarrenez emango du aurten Mario Onaindia saria izen hori daraman fundazioak. Osasun egoera berezia tarteko, ekitaldi bakarrera murriztuko dituzte Onaindia zenaren omenezko ekitaldiak. Larunbat honetarako finkatu dute hitzordua, 12:00etan, Antoniano aretoan.

Fundazioko presidente Esozi Leturiondok emango dio saria Juan Luis Ibarra magistratu, irakasle eta juristari. Azken hamar urteetan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente izan da Ibarra. Ekitaldian parte hartuko dute ondorengo gonbidatuek: Miguel Angel Garcia Herrera Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna, Diego Iñiguez Magistratua, Adela Asua Auzitegi Konstituzionaleko lehendakariorde ohia, Begoña Basarrate EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernuko idazkaria, Alberto Basaguren Zuzenbide Konstituzionalean katedraduna, Maria Jesus San Jose, Justizia eta Enpleguko sailburu ohia eta Felipe Juaristi idazlea. Bestetik, ekitaldia girotzen ariko da Aldeta musika taldea.