Haurrentzako zainketa aringarriei buruzko hitzaldia izango da asteartean

Modelon eskainiko du hitzaldia zainketa aringarrietan aditu den medikuak.

Zarautz On elkarteak antolatuta, Modelon izango da Jesus Sanchez Gurutzetako ospitaleko pediatriako zainketa aringarrien arduraduna datorren asteartean, haurrentzako zainketa aringarriei buruz hitz egiten.

Zarautz Herri Zaintzailea elkartearekin elkarlanean antolatu du astearteko hitzaldia Zarautz Onek, larunbatean Zainketa Aringarrien Nazioarteko Eguna izango dela aitzakiatzat hartuta. 19:30ean hasiko da hitzaldia, eta, jakinarazi dutenez, hizlaria gazteleraz ariko da.