Moto ibilaldia eskualdean barrena

Urola Kostako herri eta txokoak ezagutuz bidaiatzera gonbidatu nahi zaitugu, Bikers Urola Kosta taldearekin batera egindako ibilbidean. Ezagunak egingo zaizkizun inguruetatik barrena joango gara, bi ordu eta erdiko bidaia batean. Zumaian hasi eta Orion amaitu, tartean ondorengo geldialdiak eginez, bailarako txokoak berriro deskubritzeko helburuarekin. Urola Kosta barruko herrietako mendiak igaroko ditugu, eta kostako hondartzez gozatu. Etorri nahi?