Energia eta dirua aurrezteko aholkuak emango dituzte asteartean

Bihar izango da saioan izena emateko azken eguna. 

Energia Argitu programaren barruan, kontsumo elektrikoaren inguruko tailerra prestatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Datorren asteartean izango da saioa, urriaren 13an, Etxezabalako bilera gelan, 18:30ean. Tailerra doakoa izango da eta "etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabilita eta erosotasunik galdu gabe" energia eta dirua aurrezteko aholkuak emango dituzte bertan.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, eta bihar izango da horretarako azken eguna. Posta elektroniko bidez eman daiteke izena, argitu@gipuzkoa.eus helbidera mezua bidalita edo, telefonoz, 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara). Saioari buruzko informazio osagarria eskuragarri dago argitu.eus atarian.