Urtean 10.000 euro inguru lortzen dituzte berreskuratutako liburu eta diskoen azoken bidez, eta gutxi gorabehera, 20.000 liburu kudeatzen dituzte. Elkartearen "filosofiak" hiru oinarri ditu, haien esanetan: "Kultura, elkartasuna eta ingurumena".
Zarautzen Zigordia kalean egitekoa zen aurtengo azoka, baina eguraldia dela eta, Merkatu plazara lekualdatu dute. 10:30etik 14:30era izan da martxan goizean, eta arratsaldean, 16:30etik 19:30era egongo da zabalik. Bihar ere han izango da postua, goizez eta arratsaldez, ordutegi berdinean.