Banatu ditugu Udako Argazki Lehiaketako sariak

Udako argazki lehiaketa antolatu du aurten lehen aldiz 'Zarauzkohitza.eus'-ek, eta saridunek jaso dituzte jada beraien sariak. 

Elisa Iztueta izan da argazki lehiaketako irabazle nagusia, epaimahaiaren aburuz, berak bidalitako Udara COVID-aren garaietan argazkia izan baita onena. Iztuetak Telesforo jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du. 

Ikuslearen saria Iholdi Aizpuruak irabazi du, beraz, beretzat izango da Gabirondo argazkiaken eskutik 50x70ko argazki anpliazio bat. Ilunabar eder bati ateratako argazkia izan da Zarauzkohitza.eus atariko irakurleen gustukoena.

Era berean, Udako Argazki Lehiaketara aurkeztu diren argazkiei botoa eman dioten Zarauzkohitza.euseko erabiltzaileen artean zozketa egin, eta Juan Unzueta Mitxelenak irabazi du Delicatessen Juantxo Gaztaken produktu saskia.

Erlazionatuak

ZARAUZKO HITZAren Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak

kultura

Elisa Iztueta Eizmendik eskuratu du epaimahaiaren saria Udara COVID-aren garaietan argazkiagatik. Ikuslearen saria, berriz, Iholdi Aizpuruarentzat ...