"Ez zaituztegu onartzen!" lelopean manifestazioa egin dute hainbat gaztek

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 12a, 16:15

Urriaren 12an urtero egin ohi duten modura, elkartu eta Guardia Zibilaren kuarteleraino joan dira, "hemen ez direla ongi etorriak" esatera.

Zarauzko Ernaik eta Zarauzko Ikamak deituta, hainbat gaztek manifestazioa abiatu dute 12:30ean Udaletxeko plazatik. Herrian buelta eginez, kuarteleraino joan dira, "Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren eguna dela aprobetxatuz, hemen ez direla ongi etorriak adierazteko gogorarazteko". Elkarretaratzearen antolatzaileek nabarmendu dutenez, "gaur, urriaren 12an, ez dugu ezer ospatzeko. Egun hau borrokarako eguna da gazteontzat. Guardia Zibilak ez ditugu onartzen, eta gure herritik kanpo nahi ditugu! Alde hemendik!"