Herri Eskolak ekimenaren barruan, egitarau zabala izan da gaur Putzuzulo Gaztetxean

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 12a, 17:11

Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta, egun osoan zehar ari dira ekimen desberdinak egiten. Gaur urriaren 12a dela eta, "intsumisioa" adierazi nahi diote "jaiegun arrotzari".

Goizeko hamarretan hasita, egun guztian ari dira ekimenak egiten Putzuzulo Gaztetxean, eta gazte dezente juntatu da han. Jardunaldion helburua da, besteak beste, "jaiegun arrotzari intsumisioa adieraztea" eta "langileok erdigunean jartzen gaituen edukia lantzea", antolakuntzak adierazi duenez. Eskualdeko Ikasle Abertzaleak-eko taldeek prestatu dituzte Herri Eskolak.

Goizean, ikastetxeetako lan sindikala eta autodefentsa sareen inguruko hitzaldiarekin hasi dute eguna. Gero, 11:30ean, hamaiketeakoa egin dute, eta, segidan, 'Despolitizazioaz hausnartzen' tailerra.

Ordubietan, bazkaria izan da, eta gero, bazkaloste musikatua Ane eta Iban musikarien eskutik. Programa ixteko, 17:00etan eman zaio hasiera 'Intzak hik' taldearen kontzertuari.