Amenabar Zarautzek datorren larunbatean neurtuko ditu indarrak Trops Malaga taldearekin. 19:30ean hasiko da norgehiagoka Aritzbatalde kiroldegian, eta oraingoan, ikusleekin izango da. Eskubaloi elkarteak jakinarazi duenez, bazkideek baino ezingo dute ikusle gisa bertaratu.
Partida harmailetatik ikusi nahi duten bazkideek, baina, izena eman beharko dute aurretik, mugatua izango baita aforoa. Izen-ematea ireki dute jada, eta ostegunean itxiko dute, 18:00etan. Izena eman nahi dutenek, ondoko galdetegia bete beharko dute: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScFSW1brSHAKbbDkwCEWuMywFgS5UgMf-s0oQ1_qUaGzLaJUA/viewform
Larunbatean 10:00ak baino lehen jakinaraziko dute nor bertaratu ahal izango den Aritzbataldera partida ikustera. Informazio gehiago behar dutenak posta elektronikoz (zkeskubaloia.partidak@gmail.com) jar daitezke harremanetan.