Aurtengo erakusketa kolektiboan parte hartzera dei egin du Nahia elkarteak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 17a, 09:00

Nahia elkarteak abenduaren 5ean irekiko dute erakusketa kolektiboa, eta besteak beste, margolanak, marrazkiak eta eskulturak izango dira aurten ere. "Arte mota ezberdin horien zale diren guztiei" luzatu die parte hartzeko gonbita.

Aurten ere erakusketa kolektiboa prestatzen ari da Nahia Zarauzko Artisten Elkartea. Abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik, Merkatu plazako lehenengo solairuan. Margolanak, marrazkiak, eskulturak, grabatuak eta abar jasoko ditu erakusketak.

"Arte mota ezberdin horien zale diren guztiei" parte hartzera dei egin diete Nahia elkarteko kideek, beren artelanak aurkeztu eta erakusketaren parte izan daitezen. Interesdunak posta elektroniko (nahiaelkartea@gmail.com) edo telefono (627 634 438) bidez jar daitezke harremanetan, eta eskakizun zehatz bat egin diete haien lanak aurreneko aldiz aurkeztuko dituztenei: Whatsapp bidez zenbait irudi bidalita erakustea haien sorkuntzak, aurretik.